XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGINTZA BAKARRA.

Iruditegiyan agertuko da sala (gela) ondo xamar antolatuba.

Eskubitara bi ate.

Aurrenekoa BRAULIO-n gelakua.

Bigarrena sukalde ta eche barrenerako.

Ezkerretara, leyo bat zabaldua.

Atzian, atia beti ichiya, goiko aldian zintzarri bat zintzilik daukala.

Eskuitara kucha edo armario bat zagar errenkada bat gañian dubela eta ezkerretara erloju luze bat.

Aurrerago eskubitan mai bat, eta ezkerrian armoniun edo piano bat; exeri-alki batzubek.

Gain guztiyetan abestutzeko ingi edo kantatzeko paperak.

Mai gañian zintzarriya.

(Ezker eskubiyak ikuslienak).

LENBIZIKO IRUDIA
BRAULIO.

Erriko organista.

Gizaseme urtietan sartua, ikusmen-labur edo ichu-xamarra.

Egongo da atzeko atian agur egiñaz eskuakin norbaitzubek balijuaskete bezela.

BRAULIO - Agur... agur... poliki jechi... gero arte...

(Aurreratuko da eskuak igortziyaz).

¡Pozgiro nago! Sayo onek makiñachobat baliyo nau.

¡Ederki atera da! ¡Ederki! ¡A!....

Gaur ikusiko dute Braulio organista zein dan.

Erri dana zalantzan da o nere meza berriya zer izango ote dan, eta entzun nayian Eliza guztiya beteko dute....